Martxoan ikuskizun parte hartzailea izango dugu Olgetanen! Pailazoen abestiak, dantzak, antzerkia, betsoa, magia eta irria batuko dira martxoaren 3an, Plateruena Kafe Antzokian, Irrien Lagunak Klubekoek eskainiko duten saioan. Natura, osasuna, zientzia eta kultura uztartuko dira eta gainera, hainbat eta hainbat abesti ezagun: Epoitaitaiye, A yami yami, Xu xu xuabe, Ikusi mendizaleak, Parabarabara, Maketume, Maite Zaitut, Gora San Fermin…
Animatu eta etorri martxoaren 3an, igandea, arratsaldeko 17:00etan, Plateruena Kafe Antzokiko Olgetanera!! Adin guztietarako ikuskizun koloretsua eta dibertigarria!

Etiketak: