Gurasoentzat, irakasleentzat, Haur eta Lehen hezkuntzako ikasleentzat… interesa duen edozeinentzat ipuinak kontatzen trebatzeko ikastaroa antolatu dugu. Pello Añorga ipuin kontalari, idazle eta Mondragon unibertsitateko irakaslea izango da ikastaroaren emalea. Ipuinen bitartez hezten, kontaketarako baliabideak sortzen, ahozko komunikazioa lantzen, elkar entzuten… irakatsiko digu Pellok.
Azaroaren 19an eta 26an, goizeko 10:00etan hasi eta 14:00ak arte Durangoko Lariz Dorrean emango dira saioak.
Berbaroko bazkideek 20€ ordaindu beharko dute eta gainontzekoek 25€.
Izen ematea Berbaro elkartean azaroaren 16a baino lehen.

Etiketak: