Goiz guztian zehar, Fray Juan de Zumarraga institutuko DBH 3.mailako gazteak izan ditugu Berbaro Express ginkana-lehiaketan parte hartzen. Euskal kultura, mitologia eta Durangoko kultur eskaintzari buruzko hainbat proba izan dituzte burutzeko eta Durangotik bueltaka ibili dira, alde batetik eta bestetik informazioa bilatu nahian. Kaletik aurkitutako jendearen laguntza ere izan dute batzuetan eta tarteka proba bereziak ere izan dituzte. Oso “motibatuta” ibili dira eta lan bikaina egin dute!
Ia datorren urtean ere, errepikatzeko aukera dugun!