HLA Haur Literatur Aretoa hasi da
berriak — By berbaro on azaroa 17, 2011 at 10:08Berbaro sortu eta gutxira martxan jarri zen proiektu hau aurten ere aurrera doa. Zornotza, Elorrio, Zaldibar eta Durangon ipiniko dugu aurten Aretoa eta 5.000 ume inguru pasatuko dira euskarazko liburu artetik.
Gaur hasi dira Zornotzako umeak proiektu honetaz gozatzen. Erakusketa girotua, antzerkia, ipuin kontalariak, liburu erraldoiak, idazleekin saioak…
Informazio gehiago HLA atalean
Tags: HLA