Gaur hasi eta ostiralera arte, Berrizen izango dugu gure aretoa. Zornotzan bukatu eta jarraian Berrizera heldu gara erakusketa, antzerki, ipuin antzeztu eta guzti. Apurka-apurka Learreta-Markina ikastetxeko talde guztiak pasatuko dira gure erakusketatik eta liburuen artean izango ditugu jolas dinamiko batean murgildurik. Gainera, gaur bertan Berrizko kultur etxeko aretoa 6-8 urte bitarteko umeekin bete-beteta izan dugu Karrika antzerki taldeak aretorako prestatutako Txorimaloak ba al du bihotzik? antzezlana ikusteko. Kontatuko digute zer iruditu zaien!
Bihar, Haur Hezkuntzako taldeek Amama lo dago ipuin antzeztuak izango dituzte ikusgai eskolan bertan eta Lehen Hezkuntza 4.mailako ikasleek Arrate Egañaren bisita izango dute, beraiek irakurritako “Izebak” liburuaren gaineko zalantzak argitu eta Arraterekin elkarrizketatxo bat izateko.
Hurrengo egunetan, Antton Irusta, Pako Aristi eta Katixa Agirre ere aretora hurbilduko dira.

Etiketak: