2016a Shakespeare, Cervantes, Kirikiño, Txirrita, edo Arrese Beitia idazle eta bertsolarien urteurrena izan da, eta horren harira, hainbat eragile eta erakunde batu gara, ziklo baten bidez, ospatzeko. Besteak beste, Durangoko Udal Biblioteka, San Agustin kulturgunea, Karrika antzerki taldea, Gerediaga eta Berbaro elkarteak, Durangaldeko bertso eskola eta Plateruena.

Adin guztietarako moduko egitaraua antolatu dugu azarorako. Hona hemen zitak:

AZAROAREN 4an, 19:00etan: Ipuin berriak, Carrerek jarriak, Udal Bibliotekan.

· AZAROAREN 9an, 19:30ean: Musde Kixot zaldunaren mentura ikaragarriak euskaldunon munduan, Plateruena Kafe Antzokian.

· AZAROAREN 11n, 22:00etan: Bertso trama Jon Maia, Miren Amuriza, Eneko Abasolo Abarkas eta Txaber Altubegaz, Plateruena Kafe Antzokian.

· AZAROAREN 12an, 11:00etan: Hozgailu barruan lotan literatur instalazioa, Durangoko udal-bibliotekan.

· AZAROAREN 12an, 11:00etan: Durangaldeko idazleak Durangon zehar ibilbide literarioa, Santanan hasita.

· AZAROAREN 16an, 19:00etan: Hamlet obraren inguruko irakurle klubaren saioa, Danele Sarriugarte idazleagaz, Udal Bibliotekan.

· AZAROAREN 18an, 22:00etan: Deshakeaspearezioa antzezlana, San Agustin kulturgunean.

testurako