San Agustin kulturgunean banatu ditugu “Hi, artsta, hi!” lehiaketako sariak. Gurean egitasmoko gazteek eta gugazT taldeko hezitzaileek kulturguneko oholtza kolorez eta umorez bete dute sariak banatzeko garaian. Eskerrik asko beraiei, parte hartzaile guztiei eta baita San Agustinera hurbildutako guztiori ere.

Urtero bezala, epamahaiaren ustez marrazki, gutun eta eskulan original, koloretsu edo politenak saritu ditugu eta aurten lehenengoz gabonetako errezeta ere izan dugu lehiaketan.
Sarituak hurrengoak izan dira:

Marrazkien atalean
– Alexander Santos
– Irati Arrieta
– Maider Euba

Errezeten atalean
– Nuria Llousas

Eskulanen atalean
– Maria Preguntegi eta Jone Erzilla
– Itziar Telleria eta Garazi Abraldes
-Martin Bikandi

Eskutitzen atalean
– Laida eta Jokin Aizpurua
– Oier Ardanza
-Jasone Lasuen

Etiketak: