Hi, artista, hi!

berriak — By on azaroa 28, 2011 at 15:54

Aurten ere Berbarok “Hi, artista, hi!” lehiaketa antolatu du Durangaldeko 6 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat (LH 1 eta LH 6 bitartekoentzat hain zuzen).
Olentzero eta Mari Domingini eskainitako marrazki, gutun, idazlan edo eskulana edota gabonetako errezetak aurkeztu daitezke.
Lanak aurkezteko: azken eguna abenduaren 16a izango da, Berbaro Elkartean; Pinondo Etxeko 1.solairuan. Ordutegia: 10:00-13:30 eta 17:00-18:30. Tel: 946201918
Oharra: Lanean izenburua, umearen adina eta zein mailatan dagoen bakarrik agertu behar da. Aparteko gutunazalean umearen gainontzeko datuak agertuko dira: lanaren izenburua, umearen izen-abizenak, tel. zenbakia eta adina.

Sari banaketa Plateruena Kafe Antzokian izango da abenduaren 22an arratsaldeko 18:00etan.

Tags:


Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto