Hezitzaileentzako hainbat ikastaro labur antolatu ditugu azken hileotan. Hainbat arlo jorratu ditugu baina ez dugu alde batera utzi nahi legediaren kontua. Horregatik, oraingoan, lege kontuei tartetxo bat eskainiko diegu. Ane Miren Zelaia abokatuak eskainiko digun hitzalditxoan, hezitzaileen erantzunkizun zibila eta penala ezagutzeko aukera izango dugu, besteak beste.
Ekainaren 6an, ostirala, arratsaldeko 17:30tatik 19:30tara egingo dugu hitzaldia.
Berbaroko bazkideek doan izango dute hitzaldia eta gainontzekoek 2 € ordaindu beharko dute.