Hezitzaileen lan poltsa Beharsarean

berriak, deigarriak — By on iraila 11, 2014 at 12:33

Ikasturte berriarekin batera, berriro ere umeak eskolara bueltatzen dira, gurasoak lanean hasi… Hainbat behar sortzen zaizkigu orduan. Nire seme edo alabak laguntza behar duela etxeko lanetan, matematiketan zailtasunak dituela, norekin utziko ditut sema-alabak arratsaldeetan…

Guzti horri aurre egiteko, orain arte Berbarok hezitzaileen lan poltsa izan du martxan. Guraso edo eskatzaile eta hezitzaileen arteko lotura izan gara urteetan. Asko izan dira sortu diren lan harremanak.

Orain, aldiz, martxan dagoen plataforma batera bideratu nahi ditugu horrelakoak. BEHARSAREA webgunea dago martxan eta hainbat dira bertan eskaintzen diren arloak: zaintzaileak, hezitzaileak, merkataritza, ostalaritza, eskola partikularrak, industria… “Durangaldean lana euskaraz” da webgunearen leloa eta Berbaro Elkartetik horri eman nahi diogu bultzada.

Beraz, lana bilatu nahi baduzu edo lana eskaini, hor duzu aukera paregabea!!

Hemen duzue argibide gehiago: webgunea erabiltzeko gida



Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto