Durangaldeko herriek dagoeneko eman dute izena Euskaraldian. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ariketa sozialerako prest agertu dira eskualdeko herriak. Maiatzaren 30ean agerraldia egin dugu Ezkurdin euskaraldia badatorrela adierazteko.

Durangon batzordea badabil martxan. Lantalde irekia da eta ateak zabalik ditugu parte hartu gura duenarentzat. Hurrengo bilera ekainaren 12an izango da AEKn arratsaldeko 19:00etan. Informazio gehiago gura duenak durango@euskaraldia.eus emailera idatz dezake.