Hautagaiak, euskalakariak?

berriak — By on apirila 29, 2011 at 8:58

Guk ere, Rober Gutiérrez, Ziurtagiriaren Elkartearen zuzendariak idatzitakoa zuekin elkarbanatu nahi dugu. Horra berak idatzia:

Bukatu da aurtengo Korrika, arrakasta handiz bukatu ere! Gure herri, hiri eta errepideetan euskara maitatu, ikasi eta erabiltzen duen euskalakari aritu da. Euskalakari hauei guztiei hausnarketa-saiotxo bat proposatu nahi diet. Izan ere, egunotan hauteskunde-giroa dago eta alderdi politikoak, ohi bezala, hautagaiak eta datozen urteotan garatu asmo dituzten egitarau eta politikak aurkezten ari dira… Azterketa eta balorazio ugari egingo da horien inguruan, ezbairik gabe, politika baita gure bizitza kolektiboa antolatzen duen elementua. Hala ere, oraingo honetan ez dut fokua programa horiei begira jarri nahi; pertsonei begira jarri nahi dut, interesa baitaukat hautagai horiek izan beharko lituzketen berezitasunak ezagutzeko.

Klikatu artikulu osoa irakurtzeko: sustatu.com

Tags:


Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto