Goizaldean pasatu da Korrika 17

berriak — By on apirila 14, 2011 at 11:07

ika, ika, ika… korrika!! Goizaldeko 3:30 aldean hartu dugu Zapaburu konpartsakoek ekarri duten lekukoa. Durangaldeko herrietatik iritsi dira batzuk Durangoraino, triki poteo eta afarian zehar girotuta korrikaren zain egon dira beste hainbat eta iratzargailuak esnatu eta korrikara animatu dira asko ta asko. Euskalakari ugari ibili da Durangoko kaleetan zehar. Anboto, Berbaro eta Plateruenako asko korrikarekin batera heldu dira gure kilometrora, beste taldetxo bat han egon da lekukoaren zain. Anbototik Josebak, Berbarotik Oihanek eta Plateruenatik Ikerrek eraman dute lekukoa. Urduritasuna, poza, emozioa… denak nahastuta ekarri ditu korrikak eta horrela egingo du igandean Donostin amaitu arte. Ari, ari, ari… euskalakari!

albistea: anboto.org

YouTube Preview Image Tags:


Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto