Gabon gauean, Pirritx, Porrotx, Marimotots eta Olentzeroren mezua Euskal Herriari, Hamaika TBn

berriak — By on abendua 21, 2010 at 15:08

Gabon gauean telebista gehienetan erregea edo lehendakaria hitz egiten ari den bitartean, Hamaika telebistak Pirritx, Porrotx, Marimotots eta Olentzero gonbidatu ditu urtearen errepasoa egin eta urte berrirako mezua zabaltzeko.
Lanik gabe geratu direnak, pausoz pauso bidea egiten ari den euskal gazteria, ama eta emakume guztiak, euskaratik eta euskaraz lanean ari diren lagunak, euskal selekzioaren gabonetako futbol partida, egun berezi hauetan etxean falta diren guztiak eta Euskal Herriak urte berrian izango dituen erronkak izango dituzte hizpide, besteak beste.
Gabon gaueko mezua koloretan ikusi nahi duenak, beraz, badu aukera aurten, Hamaika telebistan, Pirritx, Porrotx, Marimotots eta Olentzerorekin.

Gehiago jakin nahi baduzu, iturria: Irrien lagunak

Tags: , , ,


Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto