Ez gaude konforme

berriak — By on urtarrila 11, 2011 at 9:56

Landako gunea. Duela hilabete euskarazko liburu eta diskoz gainezka eta Euskal Herrietatik hurbildutako jendez beteriko gune berbera da, bai, gabonetako egunetan gaztelu puzgarri eta umez beterik egon dena. Pozteko eta eskertzekoa da umeentzako jolasgune bat ipintzea, baina tamalez, oraingo honetan euskarak ez du presentzia berdintsua izan. Bertara hurbildu diren ume, guraso eta ingurukoek ez dute hain giro euskalduna aurkitu, puzgarri eta atrakzioetako begiraleek euskaraz ez zekitelako.
Non daude Euskararen Egunean egindako aldarrikapenak? Non dago Euskararen Udal Araudia? Hilabete baino ez da pasatu lehenak egin zirenetik eta bigarrena onartu zenetik, eta ez gara gai izan umeentzako gabon parkean begirale euskaldunak kontratatzeko.

Gure ustez, hau ez da bidezkoa eta, beraz, gertatutakoa salatzera animatzen zaituztegu.

Klikatu eta egizu salaketa hurrengo web guneetan:
Durangoko Udaleko Euskara Zerbitzuan
Behatokia
Elebide

Tags:


Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto