Euskarazko hedabideen garrantziaz

berriak, deigarriak — By on otsaila 15, 2012 at 14:24

Hizkuntzen berreskurapenean komunikabideek izan dezaketen eragina eta garrantzia du aztergai Garabide elkarteak plazaratutako Hedabideak liburu-DVDak. Euskararen Berreskuratzea bildumako 3. zenbakia da, eta Alberto Barandiaran kazetariak koordinatu du. Hemen ikusgai duzuen dokumentala ARGIAk ekoitzi du, eta Maialen Sarasua arduratu da produkzio lanaz.

Euskararen esperientziaren ikerketa eta sintesia egiteko egitasmoaren barruan, bi lan zituen argitaratuak Garabidek gaur arte: Euskararen Berreskuratzea. Hizkuntzak biziberritzeko gako batzuk (sintesi orokorra) eta Hizkuntzen estandarizazioa. Euskararen berreskuratzea II (lehen ale monografikoa).

Albiste osoa www.argia.com

Tags:


Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto