San Fausto jaietan ere, euskaraz bizi nahi dugu! Ekintza parte hartzailea prestatu dugu hainbat eragileren artean. Gerturatuko den jendeari murala margoztu eta aipuak idazteko tartea emango zaio eta murala ikusgarri ipiniko da Durangoko jaietara gerturatzen diren guztientzat, Durangoko hiru kokaleku esanguratzutan. Andra Mari elizpean, Ezkurdin eta Plateruenan. Hiru egunetan urriak 8, 13 eta 14an, hiru tokietan, arratsaldeko 19:00etan, muralak margoztu eta bertan ikusgarri ipiniko dira.
Azkenen egunean familia argazkia aterako dugu 20:00etan, Plateruena Kafe Antzokiaren parean margoztutako muralekin.
Zatoz gurekin!