Euskaraldiak lokala edukiko du Durangon aurrerantzean. Bihar egingo dugu honen inaugurazioa, pintxo eta musikaz lagunduta. Bertan, lokalaren funtzioak, izen-ematearen gora-beherak, egiteko dagoen lana eta bestelakoak azalduko ditugu.

Ahobizi eta belarriprest posible denak gonbidatuta zaudete inaugurazio ekitaldi xumera. Lokala, Artekalearen 14an dago kokatuta, Hitz liburudendaren lehengo lokalean.

Zatoz Euskaraldiari bultzada ematera eta gonbidatu zure ingurukoak ere.

Zuen zain egongo gara!