Irailaren 20a geroztik martxan da Euskaraldian parte hartzeko izen-ematea.

Izen-ematea internet bidez egin daiteke dagoeneko, ondoko estekan klik eginez:

https://izenematea.euskaraldia.eus/

Aurrez aurreko izen-ematea egiteko, urriaren 17tik aurrera Euskaraldiak Durangon edukiko duen lokalean egongo da aukera.

Izen-ematean Ahobizi edo belarriprest rolak aukeratuko ditugu, ariketa honetan jokatuko dugun rolaren arabera.

Beste barik, animatu zaitez Euskaraldian parte hartzera!