Azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskaraldian gaude, Berbaron ere bai. Hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen ariketa kolektibo erraldoi hau hauspotzen ari gara berbarotik, beste hainbat eta hainbat durangarrekin elkarlanean.

Ahobizi zein belarriprest, norbere hautu eta konpromisoari eustea da garrantzitsuena hurrengo egunotan.

Euskaraldian parte hartzen ari zareten guztioi, animo! Denon artean lortuko dugu Durango euskaldunago bat lortzeko bidean aurrerapausoa ematea!