Urriaren 17an zabaldu zituen ateak Euskaraldiko lokalak. Jai-giroan egindako inaugurazio jendetsuan Euskaraldiaren hurrengo erronken berri eman zen, pintxo eta musikaz lagunduta. Hemendik eta Euskaraldira arte garrantzitsuena izen-ematea bultzatzea dela azpimarratu zen bertan, eta horretarako denon lana dela Euskaraldiaren zabalkundea gure inguruko lagun, lankide, komertzio eta senideen artean egitea.

Lokala eguenetan egongo da zabalik 18:00etatik 20:30era, eta azaroan zapatuetan ere, 12:00etatik 14:30era. Lokalaren funtzio nagusiak informazio banaketa egitea eta internet bidez izena eman ez dutenek bertan izena ematea dira. Dena dela, inork zalantzarik badu, euskaraldiadurango@gmail.com helbidean egin dezake kontsulta. Bestalde, Ahobizi eta belarriprest izango direnentzako tailer bana emango dira lokalean, azaroaren 5ean eta 12an hurrenez hurren, arratsaldeko 19:00etan.

Beste barik, Euskaraldiak ateak zabalik ditu Durangon. Zure zain egongo gara!