Euskarak badu sarean gramatika osoa eta guztiz berritzailea denon eskura

berriak — By on apirila 1, 2011 at 8:33

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Euskara Institutuak prestatutako Sareko Euskal Gramatika (SEG) prest dago. Orain hiru urte aurkeztu zen euskal gramatika Interneten jartzeko helburua zuen ekimen hau. Orain gramatika guztiz berritzaile hau sarean dago erabiltzaile guztien eskura, www.ehu.es/seg helbidean.

Sareko Euskal Gramatikak bi berezitasun nabarmen ditu. Alde batetik, Internetekoa da, beraz ez du gramatika arruntek duten itxura. Gramatika batean agertzen ez diren hainbeste lanabes erabiltzen da sarean: testuak, argazkiak, irudiak, barneko eta kanpoko estekak (hizkuntza desberdinetan)… Lanabes horiek guztiak ageri dira SEGen. Bestetik, gaien aldetik ere, gramatika bat baino gehiago da eta ageri ez diren hainbeste gai ikusten dira SEGen.

Jatorrizko albistea: www.erabili.com

Tags:


Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto