“Euskara aniztasunean” jardunaldiak

berriak — By on urtarrila 13, 2011 at 9:16

Euskara Elkarteen Federazioak, Topaguneak, Urtarrilaren 25ean, Durangoko Landako Elkartegian, “Euskara aniztasunean” jardunaldiak antolatu ditu.
Egoera soziolinguistikoa aldatu egin da. Hizkuntz aniztasun errealitate baten aurrean gaude, eta egoera horretan euskarak duen eta izan beharko lukeen tokiaz hausnarketa bultzatzea du helburu jardunaldiak. Izan ere, gure herrietan bi hizkuntza egiten ziren denborak atzean geratu dira, hizkuntza ugari hitz egiten dira.
Baina, guztion arteko komunikazio eta kohesio hizkuntza euskara al da? Zein bide egin da norabide horretan? Eta zein bide berri jorratu beharko lirateke? Galdera horiei erantzun nahi die, antolatu dugun jardunaldiak.
Horretarako, maila akademiko handiko hizlariak, ikerketa berriak, martxan dauden esperientziak, norbanakoen bizipenak eta aurrera begirako estrategiak bilduko ditugu.

Tags:


Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto