Euskaldunon hizkuntza-eskubideak bermatzeko neurriak eskatu dizkiote Osakidetzari

berriak — By on maiatza 5, 2011 at 11:54

Duintasun bidea dokumentala aurkeztu du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Donostian.

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak 2011n jaso duen lehen kasua oinarri hartuta dokumentala ekoiztu du. Donostian atzo (2011-5-4) egindako prentsaurrekoan, Behatokiarekin batera, ELA, LAB eta OEEko ordezkariek hartu zuten parte. Oñatiko Kepa Elortzaren bizipenean oinarrituta dago dokumentala, osasun arloan eta kasu zehatz honetan Osakidetzan egunero gertatzen denaren adibide edota eredu bat besterik ez dena.

“Euskararen telefonoa”: zerbitzuaren bidez jasotzen ditu Behatokiak herritarren kexak. Horrela, Behatokiak herritarren deiak modu sistematiko batez biltzen ditu. Gero, kasu guztietan oinarriturik, hizkuntza-eskubideen egoeraren diagnosia egiten du. Horrela, herritarrek berek helarazitako esperientzietan oinarriturik, egoeraren inguruko argazkia eskaintzen dio euskal hizkuntza-komunitateari. Argazki horretan sektoreen araberako irakurketa kualitatiboa eskaintzen baldin bada ere, milaka kexa bideratu ditu Behatokiak bere 10 urteko ibilbidean; horietako askok eta askok, ehunka, osasun zerbitzuarekin izan dute zerikusia.

Jatorrizko albistea irakurtzen jarraitzeko: Azpeitiko Euskara Patronatua

Tags:


Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto