Eskerrik asko Durangoko Udalari!

berriak, deigarriak — By on abendua 28, 2016 at 11:02

28. urtea hasiko du Berbarok 2017an. Lan handia egin dugu urteotan bazkide, elkarte, administrazio eta hainbat lagunen laguntzarekin. Urteak daramatzagu euskara sustatzen eta 2017ak opari ederra ekarri digu. Izan ere, Durangoko Udalak, urteotako gure lanaren errekonozimentu legez, lokal berria jarri baitigu Ibaizabal auzunean. Alde zaharra utzi eta trenbidearen beste aldera egingo dugu jauzi urte berriarekin. Pena handiz utziko dugu Pinondo, baina ibilbide berriak beste norabait garamatza eta pozarren gaude.

Berbaroren egoitza berrian txukuntze lanetan aritu gara eta lanerako prest izango dugu urtarrilean. Urtarrilaren 2tik aurrera bertan aurkitu gaituzue. Ongi etorri guztioi!

lokala500



Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto