Ikasturte berri honetan ere, Kurutziaga Ikastolako Picasso eta Modigliani txiki hauen trebetasunak martxan jarriko ditugu.
Eguerditan Artista saioak jada hasiak daude eta taldeak topera ditugu. 54 ikaslek eman dute izena astelehen, astearte, asteazken eta ostiralero eguerdiko 13:30etatik 14:30etara margo, guraize eta kartulina artean ibilitzeko.
Zeramika tailerra, maketagintza, jolasak sortu eta hauekin jolastu, pintura teknika desberdinak, eskuak zikindu, birziklapena eta asmakizunak, eta beste hainbeste eskulan desberdin egingo ditugu astero, ordubeteko saio hauetan.

Jarraipena egin nahi badiguzu, hemen gure bloga. Egin klik! artisten bloga