2015eko otsailean abiatu genuen itzartu gazte taldea. Ez genuen askorik behar izan 10 urtetik gorako nerabeentzako Durangon ez dagoela balore hezitzaileetan oinarritutako aisialdi eskaintzarik konturatzeko. Eskaintza falta horrek, gazteak, mugikorren pantailetatik, gozoki denda ertzera pipak jatera eta ondoren lokaletara bideratzen ditu. Euskara, eskolan geratu da datorren astelehenera arte, matematika eta gizarteko liburuekin mahai azpian.

7 ikastetxetan banaturik, kirol talderen batean parte hartu ezean, ez dute elkar ezagutzeko aukerarik, ezta elkar ezagutzeko espaziorik. Arrasaten, adibidez, 24.000 biztanle dira eta 4 gazteleku ditu martxan auzo ezberdinetan, Durangon ia 30.000 gara eta ezta bat ere.

Hainbat ekintza egin ditugu dagoeneko, eta egingo ditugunak!

Jarrai gaitzazu:

facebook

twitter

istragram