Bueltan dator Jolasaren txokoa!
berriak, deigarriak — By berbaro on otsaila 1, 2018 at 11:04Iazko arrakastaren ondoren, bueltan dator Jolasaren txokoa!
Aisialdi hezitzailea euskaraz gozatzeko, 3-10 urte bitarteko ume eta hauen familiei baliabide eta aukerak eskaintzea da txokoaren helburu nagusia.
3 saiok osatuko dute zikloa:
- Otsailaren 17an, haur literatura.
- Martxoaren 3an, birziklatze tailerra.
- Martxoaren 10ean, esperimentazioa.
Laster argitaratuko dugu izen emateari buruzko informazio gehiago.