Larunbat honetan, abenduaren 18an, arratsaldeko 17:30ean, BECen, Bizkaiko bertsolari txapelketako finala. Bertan durangaldeko hiru bertsolari izango dira: Eneko Abasolo, Miren Amuriza eta Beñat Ugartetxea. Astelehenean, Durangoko Plateruenean izan ziren BEC-eko oholtzan izango diren zortzi bertsolariak prentsaurrekoa ematen. Onintze Enbeita, Miren Amuriza, Beñat Ugartetxea, Etxahun Lekue, Arkaitz Estiballes, Ione Uria, Eneko Abasolo eta Peio Ormazabal.

Hemen durangaldeko hiru finalistei Anboto astekariko kideek jasotako hitzak.