Datorren 2012ko ekainaren 3an Durangon “Durangaldeko bigarren Spinning Maratoia” ospatuko da. Iaz bezala 100 parte hartzailetik gorako kopurua espero da. Ekitaldirako parte hartzaile guztiak Ezkurdi plazara gerturatu beharko dira. Aurtengoa maratoi popularra izango da, KIROLEAN BIZI EUSKERAZ lemapean. Izen emote epea dagoeneko zabalik dago.
Goizeko 10.30etan hasiko da, 3 orduko iraupena izango du ekitaldiak eta parte hartzaileek horniketa likidoa eta solidoa izango dute euren esku. Izen emoteak www.bizieuskeraz.com webgunetik egin behar dira. Zabalik izango da izen emote epea bizikleta denak agortu arte. Ekitaldiaren bukaeran oparien zozketa izango parte hartzaileen artean.

Informazio gehiago:
ITG taldea: 94.630.00.58
Antolakuntzaren webgunea: www.itgtaldea.org
Ekitaldiko webgunea: www.bizieuskeraz.comE-mail: bizieuskeraz@gmail.com