Plateruenak otsailean antolatzen duen elkarrizketa zikloa politikariei eskainiko die aurten. Otsaileko hiru asteazkenetan izango dira elkarrizketak Plateruenan, iluntzeko 20:00etan hasita.
Lehenengo gonbidatua Jesus Egiguren PSE-EEko presidentea izango da. Otsailaren 15ean Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendariak elkarrizketatuko du. Otsailaren 22an Josune Ariztondo kultur diputatua Bingen Zubiria ETB zuzendari ohiak elkarrizketatua izango da eta zikloa amaitzeko otsailaren 29an Julio Soto Gara egunkariko zuzendariak Pernando Barrena ezker abertzaleko kideari egingo dio galdeketa.
Bertaratzeko aukera ez dutenentzat, Anbotoko kideek streaming bidez emitituko dituzte elkarrizketa www.anboto.org web orriaren bitartez.

Etiketak: