Batzar nagusia

berriak — By on martxoa 6, 2012 at 17:27

Bazkideentzako egun aproposagoa delakoan, orain arte, gehienak zapatuetan egin ditugu. Aurten, ostera, eguen buruzurian izan da batzar nagusia, martxoaren 1ean. Asmatu egin dugu! Hori bai, ez da Champions eta horrelakorik izan…

Bazkideak belarriak erne elkarteko lan taldekoek emandako azalpenei: elkartearen helburuak, eginkizunak, egindakoak eta egin bakoak, 2012rako asmoak… Argi azaldu da zenbat lan egiten duen Berbaro taldeak euskarari guneak eta uneak emateko ahaleginean.

Legezkoa denez, batzarraren ostekoa, mokadua hartu bitartekoa, batzarra bera bezain inportantea izan da; aurrera begirakoak hartu dituzte protagonismoa txantxa artean. Eskerrik asko etorritakoei: beterano eta gazte, langile eta laguntzaile…

Tags:


Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto