Badator Olgetan

berriak, deigarriak — By on urria 22, 2014 at 15:55

Ikasturte berriari hasiera eman genion irailean baina tartean San Faustoak ere izan ditugunez, topera ibili da gure Olgetan. Udako kontuak alde batera utzi, ikasturte berria gogotsu hartu, jaiak gozatu eta prest dago berriro ere Plateruenara bueltatzeko. Datorren astelehenean, urriak 27, hasiko gara 2014-2015 ikasturteko Olgetan ludotekarekin. Aurten, Astelehenetan Olgetan izango dugu ekintzaz beteta! Astelehenero gai berezi bat aukeratu dugu eta horrekin lotutako hainbat ekintza prestatu ditugu.

Euskal kultura, artea, musika, antzerkia, literatura, sukaldaritza, zinea, dantzak eta beste hainbat disziplina jorratuko ditugu.  Umetatik kultura gertutik ezagutu eta gozatzea nahi dugu. Horregatik, Olgetanek umeei ekintza guzti horiek eskainiko dizkie astelehenetik aurrera.

3-10 urte bitarteko umeei zuzendutako ekintzak izango dira, astelehenero, arratsaldeko 17etatik 18:30etara Plateruena Kafe Antzokian egingo direnak. Olgetanen lagunak diren Monika eta Nerea egongo dira bertan umeekin ekintza horietan parte hartzen eta seguraski Olgetan gertutik ibiliko dela kuxkuxeatzen.

 

Tags:


Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto