Martxoaren 30ean hasiko da 20. Korrika Otxandion, eta apirilaren 9an amaituko da Iruñean, 10 egun eta bi mila kilometroren ostean. Gurera apirilaren 7an helduko da, arratsaldeko 18:45 bueltan, eta AEK-ko kideek plan itzela antolatu dute.

Berbarok ere egingo du Korrika, Plateruenarekin eta Anbotorekin batera, eta Itzartuko kideek izango dute lekukoa eramateko ardura. Landako etorbidean dugu zita, 2125. kilometroan, 19:12 inguruan. Zatoz!