Urteak dira Haur Literatur Aretoa martxan jarri genuela. Urteak gure aretotik guraso eta ume pilla sartu irtenean dabilela. Orain dela ume izandakoak guraso bilakaturik beraien umeak aretora ekartzea baino politagorik ez dago! Gaurko umeak, biharko guraso eta eredu izango direlako. Leku eta egoera desberdinak ezagutu ditu gure aretoak baina urteetan aurrera egin du. Iaztik Elkartegiko aretoa kolorez, liburuz, musikaz, umorez… betetzen dugu. Liburuak, idazleak, ipuin kontalariak, ilustratzaileak, teknologia berriak… ume eta gurasoek badute zer ikusi, ukitu, entzun, sentitu eta gozatu!

Haur Literatur Aretoa Liburu eta Diska Azokan 2011 Argazki bildumaEgitaraua betata dago

Etiketak: