Aurten, lehenengoz, Aste Santuan ere egonaldiak eskainiko ditugu 3 eta 10 urte bitarteko umeentzako. Udan Olgetan udaleku irekiek urtero izaten duten arrakasta ikusita, Aste Santuko opor luzeak ere aprobetxatu nahi ditugu aisialdiko eskaintza euskaldunera gonbidapena luzatzeko. Apirilaren 14tik 25era bitartean egingo ditugu egonaldi hauek baina egunka izena emateko aukera emango dugu. Egun tematikoak izango dira denak eta denetik egingo dugu bertan! Olinpiadak, sukaldaritza, ikus-entzunezkoak, bitxigintza, eskulanak, gorputz-adierazpena, euskal mitologia, artea, tailerrak eta jolasak.
2004 eta 2010 urte bitartean jaiotakoei zuzenduta daude egonaldi hauek eta plaza mugatuak dira, beraz eman izena!
Ordutegia: 9:00 – 13:30
Prezioak:
Egun bat: 12 bazkideek eta 15 € ez bazkideek
Egonaldi osoa: 70 € bazkideek eta 90 € ez bazkideek

Etiketak: