‘Gurean euskaraz’ proiektuan etorri berriak euskaran murgiltzen dira ekintza ludikoen bidez. Euskara erabiltzeko eta euskal kultura ezagutzeko bitartekoak eskaintzen zaizkie: tailerrak, jolasak…

Urtero bezala, aurten ere, urritik maiatzera bitartean egin dira errefortzu saioak, eta aste honetan amaituko dira. Saio hauetan, Haur Hezkuntzako 5.mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4.mailara arteko 130 gazte inguruk hartu dute parte eta honako herri hauetan osatu dituzte taldeak:

  • Berrizen, astelehen eta eguazten arratsaldetan.
  • Durangon, astelehen eta eguen arratsaldetan.
  • Iurretan, martitzen eta eguen goizetan.
  • Elorrion, astelehen eta eguen arratsaldetan.

Hemen argazkiak: