ASMO BARRI ON!

berriak, deigarriak — By on abendua 23, 2016 at 10:33

2016a, mendi-buelta baten moduko urtea

Urte bisustue, latza ta estue dio esaera zaharrak, baina guretzat ez da latza izan, ezta estua ere. Akaso gorabeheratsua; mendi buelta baten tankeran, zelaiak eta malkarrak dituen horietakoa. Egin dezagun, bada, urtearen errepasoa.

Urtarrileko aldatsa otsailera arte luzatu zitzaigun, eta martxo hasieran lortu genuen gaina egitea, udalekuetan izena emateko epea zabaldu genuenean. Hori zen hori jendetza!

Udaberrian, GUKAtik hikara egin genuen salto, eta eroriko itzela hartu genuen Berbaroren txokoa itxi behar zela jakiterakoan.

Edozelan ere, txiri-txiri aurrera egitea lortu genuen. Bidean, lagun batzuk agurtu genituen, baina beste batzuk ere batu zitzaizkigun koadrilara.

Udalekuak itzelak izan ziren, mundialak, kolosak! Gorputzerako pizgarri eta arimarako gozagarri.

Oporrostean, ikasturte hasierako martxa hartzea kosta arren, azken hilabeteak pirritan egin ditugu: sanfaustoak, Haur Literatur Aretoa, Euskarak 365 Egun kanpaina, Saguganbara, #365ipuin lehiaketa…

Jira eta buelta, arrapaladan heldu gara urte amaierara, arnasestuka, baina 2016an buelta ederra egin dugulakoan.

Urte berri, asmo berri dio beste esaera zahar batek. Eta, 2016 eta 2017 urteen bidegurutzean gauden honetan, ez dakigu zer ekarriko digun urte berriak. Dela osteratxo bat, dela lasterketa bat, gogotsu ekingo diogu, orain arteko moduan. Izan ere, gustuko lekuan, aldaparik ez.

 

asmo-barri-on_480

 

 

 



Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto