Hilabete eta erdiren ostean, atzo amaitu zen Haur Literatur Aretoa. Aurten, Zornotzan, Berrizen, Elorrion, Zaldibarren eta Durangon ibili gara irakurzaletasuna lantzen, liburuekin jolasten, liburu erraldoia sortzen, antzerkia bizitzen, idazleekin berriketan… Besteak beste, Arrate  Egaña, Iñaki Zubeldia, Iñaki Friera eta Alaine Agirre izan ditugu gure artean.

Guztira, 16 ikastetxetako 5.500 bat umek eta gaztek hartu dute parte, eta balorazio azkarra egin ondoren, esan dezakegu 27. edizio honek ere asetu dituela irakurle gazteak.

hla-27-4802