Amaitu dugu ikasturtea eta ospatzeko Mintza Eguna Santurtzin

berriak — By on ekaina 1, 2012 at 8:41

Amaitzear daude Berbalagunen solasalditxoak, irteerak, bisita gidatuak, tailerrak, lehiaketa eta ikasturtean egindako abarrekoak. Ia 100 lagun ari dira 11 taldetan, euskara hobetzeko, erraztasuna eskuratzeko ahaleginean, harreman ohiturak finkatzeko asmotan zenbait kasutan…
Urteetan etenik ez daukan egitasmoa da Berbalagun, bizia gura dugu, geldiezina dirudi. Hartara, berba taldeak osatzeaz gain, euskal kultura eskaintzen diegu berba-kideei, ekintzak. Aurten, Durangon interesgarriak izan direlako eta lagun askok parte hartu duelako, honakoak aipatuko genituzke: “Zergatik ez” sentiberatze tailerra eta Inauterietan “surrandiak” egiteko tailerra, Kriskitin elkarteak antolatuta.
Esan dugunez, bada, etenik ez uda sasoia datorrelako, eta taldearen diziplinan ez bada ere, Berbalagunak lagun egin dira eta hor ikusten ditugu praktikan, berriketan.
Egitasmoa hobeto ezagutu gura baduzu, etorri gurera; bitartean ideia bat egiteko, hemen duzu sareko gure weba: http://durangaldea.blogspot.com.es/
Berbalagun, mintzalagun eta antzeko egitasmoen ikasturteari amaiera emateko Mintza Eguna egingo da Santurtzin. Animatu zaitez!

YouTube Preview Image Tags: , ,


Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto