25 urte, bejondeigula!

25. urteurrena, berriak, deigarriak — By on maiatza 7, 2014 at 11:54

25 urte egin ditugu aurten, bejondeigula! 1989tik gaur arte egindako lanak eta proiektuan jarritako ilusioak ez du etenik izan, eta, ahalegin guzti horri esker gaude egun gauden lekuan.

Durango euskaldun bat helburu abiatu zen Berbaro eta urratsez urrats horretan dihardugu. Bidean jaio ziren durangaldeko herri aldizkari euskalduna eta euskarazko kulturaren laborategi eta erakuslehioa. Gaur egun Anboto, Plateruena eta Berbarok saretzen dugu beste hainbat herri-elkarterekin batera durangaldeko euskararen mundua.

Berbarotarrak asko gara, eta zuotako bakoitzari, eskerrik asko! Bide luzea da 25 urtetakoa eta bidelagun izan zaituztegun guztioi eskerrak eman gura dizkizuegu. Egun garena izateko behar izan dugun mendelaurdenak egunak eta urteak pilatzen jarraituko du. 365 egun eta gaudun euskarazko urteak. Eta guzti hori, zuri eskerrak!

Gaur iluntzeko 20:00etan Plateruenean egingo dugu 25.urteurrenaren aurkezpen ekitaldia. Animatu eta etorri!

gonbidapena



Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto