“Euskaraz bizi nahi dut” ekitalditxoak aldaketak izan ditu. Lehenengo egunean Ezkurdin eta Andra Marin egin ziren pankartak desagertu direnez, indar guztiak Plateruenean konzentratzea pentsatu dugu. Beraz, urriaren 13an eta 14an 19:00etan Kafe Antzoki aurrean elkartuko gara denok gure ekitaldiari bidea egiteko.
Horrez gain,gogoratu 14an arratsaldeko 20:00etan argazkia ateratzeko zita daukagula oraingoan ere leku berean, Plateruenean.