20tik gora urte “eraz”

25. urteurrena, berriak, deigarriak — By on maiatza 22, 2014 at 8:41

Ganoraz, patxadaz, eraz,… Durangaldeko Herri Komunikabideak jaio zanetik euskara hutsezko komunikazino proiektua gozau dogu eta eskuartean darabilgu. 1993ko apirilaren 23an jaio zan ERAZ aldizkaria, gerora -2001ean- ANBOTO bilakatu zana

Ordukoak gogoratzeko eskatu deustie eta honek ba neure hiruzpalau apunte labur:

Familia
Holan sentitzen genduan bere bueltan ibilitako batzuk: kazetariak, argazkilariak, komikilariak, diseinatzaileak, publizistak, administratzaileak, sustatzaileak, barriemoleak, txozna laguntzaileak, kolaboratzaileak, iritziemoleak, publizitate bezeroak, banatzaileak, irakurleak, alkarrizketatuak…. Bideo-irudi honetan, ERAZen azken alean argitaratu ziran horretako hainbaten argazkiak:

Unibertsitatea
Hori izan zan. Kazetaritza ikasketak Leioako kanpusean egin arren, kazetari trebakuntza berton izan genduan askok. Benetako eskola, eta ez bakarrik kazetaritza arloan bizitzako hainbat arlotakoa baino.

Plaza
Asteroko albiste, erreportaje eta sailetako laburrak betetzeko zenbat telefono dei, batzar, topaketa eta alkararizketa egiten genduzan! Herri bateko plaza nagusian besteko joan-etorriek egiten eben asterokoa. Plazara urtetan ginan zer kontau topetan eta plazara ataraten genduan kontatzekoa geunkana.

Kuttuna
Mimo handiz egindakoa zan, batzuetan asmatuta beste batzuetan ez. “Hau bai parie!” ezkontza erretratuak, asteroko argazki zaharra, “Mari Uri” komiki tira, “Plisti-plasta” gaztetxoentzat noizean behinkako atala, “baztarrik baztar” Durangaldean zehar oinez egiteko ibilbidean fitxak,… horrek bereziki gogoratzen dodazan batzuk

Ikutua
Danok daukagu halangoa edo holangoa. Eta ERAZek be baeukan berea. Bere ikutua, estiloa… ez dakit irakurleek igarten eben edo ez – baiez esango neuken arren – baina arineketan egindako aldizkaria ez zan. Bada egunerokoak harrapatzen gintuen batzuetan, baina mimo gitxikoa ez zan.

Momentua
Anekdotaren bat edo kontetako be bota deustie. Asko daukadaz. Baina, beharbada, beheko argazkiok ataratako ibili genduzanak aipatuko neukez. 1995. urteko udako atsedenaldia orduko atara genduzan, gure irakurleei guk be oporrak hartuko genduzala iragarteko.

Izaskun Ellakuriaga

Tags: , , ,


Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto