Atzo, azaroaren 18an, hasiera eman genion aurtengo Haur Literatura Aretoa proiektuari. Abenduaren 19ra bitartean bueltaka ibiliko gara Zornotza, Elorrio, Zaldibar, Saguganbara (Durangoko Azoka) eta Durangotik. Aurten, 5.097 ikaslek parte hartuko dute aretoan eta berrikuntza bezala, lehenengoz martxan jarri dugun webgunea izango da. Aretoak eskaintzen duen guztiaren jarraipena egin ahal izateko, webgune bat sortu dugu eta bertan aurkitu daitezke eguneroko argazkiak, kronikak, bideoak, liburu erraldoian egindako lanak, egutegiak eta bestelako informazio guztia.