2013… musua bete musu

berriak, deigarriak — By on abendua 21, 2012 at 12:03

Ez arrautza, ez kapoi!!!
Aurten jan du doi-doi….
Hor dator Olentzero,
argal, lirain eta lerden….
zakua erdi-hutsik dakarren arren,
sari ugari dakar aurten!!!!
Osasuna ez ahaztu, arren!!!
Beharrezkoena zer den?
Ba… euskaldun asko etxerako dituzu,
ez daukanari lana emaiozu…
eta, gero…
Denontzat opari, besarkadak usu;
Denontzat opari, maitasuna sutsu;
Horri eta hari, noiznahi muxu…
Gehien balio duena, ez baita diru….
Gehien balio duena, ez baita luxu!!!

Urte berri on!!!!

(Manu Arrasate)

Tags:


Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto