Sailkatu gabea — By admin on maiatza 21, 2010 at 9:14
IrakurriLehenengo pausoa irakurtzea da; euskaraz irakurtzea, hain zuzen ere. Herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan hartzea da lehen pausoa. Hartzea eta irakurtzea, noski.
GozatuLiburua irakurritakoan, liburutegira bueltatu, eta fitxa sinple-sinple bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua, zer inpresio eman digun… Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.
OparituAzken pausoa, aurrekoetan bezalaxe, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, bihotzeko azukre koxkorrari… edo, zergatik ez, norbere buruari. Liburutegian jasotako txartelarekin, prezioaren % 25 ordaindu ahal izango dugu liburu dendan euskarazko beste edozein liburu erostean, edo % 50 Euskara Elkarteko kidea izanez gero.