Laburbira

berriak — By on urtarrila 12, 2011 at 10:12

Azken urteetan Berbaro eta Plateruena artean, Topagunearen bitartez, Laburbira, Film laburren zirkuitua Durangora ekarri dugu. Aurten ere hala izan dadin, Topagunea, euskarazko ikus-entzunezko bila dabil 2011ko LABURBIRAren eskaintza osatzeko. Lanak, urtarrilaren 17 bitartean bidali beharko dira DVD formatuan ondoko helbidera.

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa(Laburbira)
Arlozabal 8 bis, 1. C
48220 Abadiño

LABURBIRAren aurtengo edizioa, zortzigarrena dagoeneko, martxoaren 16 eta apirilaren 22a bitartean egingo da eta bertan euskaraz egindako mota guztietako ikus-entzunezkoak hartuko dira kontuan; fikzioa, dokumentala, sormenezkoa, spota, klipa, animazioa,…

LABURBIRA urtero egiten den euskarazko ikus-entzunezkoen hedapen zirkuitua da eta, iaz esaterako, 9 lan zabaldu zituen 29 emankizunetan.

Tags:


Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto