XXI.mendeko Euskaldunon Elkarteak

deigarriak — By on urtarrila 10, 2011 at 9:47

Euskaldunon Elkarteen Mugimenduaren Kongresuaren eguna gerturatzen doa, eta izen-ematea zabaldu berri dugula jakinarazi nahi dizuegu. Zuen laguntzarekin, otsailaren 26an Euskaldunon Elkarte guztietako ehunka kide elkarrekin bilduko gara Bilbon.
Kongresuaren egunean azken hilabetotako hausnarketaren emaitza guztion artean konpartituko dugu Bilboko Alhondegiko Areto Nagusian, baina festa giroa ere izango da, eguerdiko bazkaritik hasita, eta arratsalde partean Bilboko Kafe Antzokian luzatuko den jaian.
Kongesuan izena emateko, ondoko loturan dagoen galdetegia bete: http://kongresua.topagunea.org/izen-ematea
Internet bidez formularioa bete beharrean, posta bidez izen-ematea egin nahi izanez gero, atxikita jasoko duzun izen-emate fitxa inprimatu eta beteta Topagunera bidali dezakezue.
Izena emateko azken eguna 2011ko otsailaren 11a izango da. Ordura arte, deialdia zuen bazkideen artean ahalik eta gehien zabaltzea eskertuko genizueke.

Tags: ,


Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto